XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Anaiok: Ibilli zaiteze gogoaren (espirituaren) arauz, eta ez dozuez beteko aragi-gurariak.
Aragia gogoaren aurka diardu-ta; gogoaren gurariak, barriz, aragiaren kontra: alkarren buruz-buru dagoz, eta, orregaitik, ez dozue nai dozuenik egiten.
Gogoaren eragiñez ba'zabize, ostera, ez zagoze Legepean.
Aragiaren egitadak agirian dagoz.
Emen: aragikeri, lizunkeri, nasaikeri, zikinkeri, sasijaungoikokeri, sorginkeri, asarre, eztabaida, bekaitz, gorroto, zaratots, alderdikeri, ezin-ikusi, moskorkeri, sabelkeri, ta olakoak.
Len letxe dirautsuet orain be: orrela bizi diranak, ez dabe Jaungoikoaren erreiñurik jadetsiko: Gogoaren frutuak, barriz, onexeik dira: maitasuna, poza, bakea, eroapena, biotz-zabala, otzantasuna, sinismena, eratasuna, neurribidea, ta garbitasuna.
Orrein aurka legerik ez dago.
Kristo'renak diranak, aragia bere griña ta gurari txarrez, gurutzean josten dabe.
- Obe da Jaunagan itxarotea, gizonagan baiño.
- Obe da ustea Jaunagan jartea, agintarietan baiño.
- Etorri zaiteze pozez beterik Jaunagana; abestu daiogun gure osasun dan Jaungoikoari.
Aleluia.
Aldi aretan, Jesus'ek bere ikasleai auxe esan eutsen: Ugazaba biren morroi, ezin iñor izan daiteke.
Edo batari gorroto izango dautso, ta bestea maite izango dau-ta; edo batari eutsi, ta besteari jaramonik ez dautso egingo.
Beraz, ba-dirautsuet: ez arduraz ibilli zer jango dozuen bizi izateko, ezta gorputza zeaz jantziko ete-dozuen be.
Ez da bizitza janaria baiño geiago, ala? Ta gorputza jantzia baiño? Orra, goiko egaztiak: ez dabe ereiten, ez batzen, ez garautegietan sartzen; eta zuen Goiko Aitak azi egiten dauz.
Ez ete-zaree zuek areik baiño askozaz geiago? Nor da zuen artean bere asmo guztiaz ukondo bete azi daitekenik?.
Eta jantziaz, zegaitik zabize arduratsu? Orra, zelaietako lirioak: begira zelan aundi egiten diran.
Ez dabe lanik egiten, ez goruetan.